"Momentu iragankor eta errepika ezinak, betirako momentu bilakatzen saiatzen naiz"
2008a izan zen nire eskuetara lehenengo argazki kamera allegatu zen urtea. Zerotik hasi behar izan nuen arren, jada garai dijitalean egoteak errezago bihurtu zituen lehenengo pausu hauen ikasketak.
Betidanik gustatu izan zait marraztea eta margotzea, eta baita naturan murgiltzea ere. Argazkilaritzak, bi mundu hauek bat egiteko bidea zabaldu zidan momentutik, oso gustoko dudan afizio batetan bilakatu da.
Hasiera batean, oso sutsu eta “buru gabe” ateratzen nintzen hor kanpora eta aurrean neukan edozein motibo naturali ateratzen nizkion argazkiak, emaitzetan pentsatu gabe; dena argazkiak ateratzea zen. Denbora aurrera joan ahala, eta nire argazkietaz gain, beste batzuen lanak eta argazki on baten ezaugarriak zeintzuk diren aztertuz, askoz lasaiago eta selektiboago burutzen ditut sesioak, benetan zer jaso nahi dudan aurreikusiz eta horretara allegatzeko eman behar diren pausuak landuz. Momentu iragankor eta errepika ezinak, betirako momentu bilakatzen saiatzen naiz, une, argi, giro eta naturaren koloreetaz baliatuz. Gaur egun, paisai eta natura argazkizale dokumental bezala definituko nintzateke.
Azkenaldian, argazkilaritza dokumentalaz gain, gauza pertsonalagoak egiten ere saiatzen naiz, argazki kamerak eta norbere fantasia abstraktuak buruan sortzen dituen argazki mota batzuk burutzen ahaleginduz. Hala ere, oraindik bide luzea dago lantzeko eta ideia asko asebetetzeko. Bitartean, orainarteko lantxo batzuk web orri honetan zuentzako.
Gustoko izango duzuelakoan...
Iker Aizkorbe